![]() |
| Iturri: IKT proiektua, Jakintza Ikastola |
Gaur egun inork ez du zalantzetan ipintzen IKTak laguntzen digula
irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan, hau da, lagungarriak direla irakasten
dugunean, proiektuak garatzen ditugunean, umeak elkarlanean ibiltzen
direnean, komuneko lanak ipintzerakoan, konpartitzen dugunean,
jolastean,… beraz laguntza hori kognitibo, soziala eta afektibo eran
ulertu eta aztertu behar dugu. Hau kontutan izaten badugu haur
hezkuntzako umeak tresna digitalak erabiltzen dituztenean jolastu baino
gehiago egiten ari direla esan dezakegu.





