2015(e)ko azaroaren 18(a), asteazkena

ELIKADURA

Elikadura, Haur Hezkuntzan lantzeko jarduera ezbedinak azalduki ditut. Izan ere,txiki txikietatik elikadura osasuntsua lantzea oso garrantzitsua da. 

Iturria: Frutas y verduras 
Kartoi meheko adierazpenak (Piktogramak)
Kartoi mehe batzuetan egunero jan behar diren elikagaien irudiak jarriko dira, behealdean bere izena idatziz. Kartoi mehe horiek multzoka banandu daitezke, (fruituak, barazkiak, okelak, zerealak eta abar). Hau da, kartoi meheak erabiliko dira hitzak esaterakoan adierazpen grafiko batekin erlazionatzeko, umeek hori zer den, zer ezaugarri dituen berenganatzeko.
  
Haur Hezkuntzarako baratza 
Iturria: Vamoz al huerto
Haur Hezkuntzan baratza bat lantzea komenigarria da, umeek elikagaiak hurbiltasunetik ikusteko. Hau da, haurrak jakiekin kontaktuan badaude, lantzen badituzte, modu egokiago batean barneratzen dituzte haien garrantzia. Beraz, modu pedagogikoan haurrek zein helduek ikasiko dute jaten ditugun naturako fruituak nondik datozen. Baratza urtaroaren arabera aldatzen doa, naturaren erritmoei jarraiki. Hori dela eta, urtaro bakoitzera egokitzen diren elikagaiak landuko ditugu. Beti naturarentzako kaltegarriak izan daitezkeen produktu kimikoak ez ditugu erabiliko. Material organikoak konposatzen saiatuko gara, ongarri bezala erabiltzeko. Amaitzeko, aipatu, baratzean lekua badago zuhaixkak, fruta-arbolak lantzea ideia ona izango litzake.

Antzoki tailerra 
Iturria: nutricion y tecnologia
Irakasleok umeei ondo jan behar dela transmititzeko , ipuinak eta antzerkiak irakurri eta antzeztuko dizkiegu. Horrez gain, beste batzuk asmatuko dituzte, baina beti ikasleen partaidetzarekin. Horrela umeek beste modu dibertigarri batean ikasiko dute jaki osasuntsuen garrantzia. Jarduera hauetan, mota guztietako elikagaiak landuko dira, modu ezberdinen bitartez. Gehienbat, bere egunerokotasunarekin erlazionatzen diren egoerak agertuko dira, bidali nahi den mezua hobeto barneratzeko. Adibidez, ume batek laranja jaten ez badu, bere gurasoek jarduera ezberdinak eginez lortuko dute azkenean haurrak hura jatea. 

Elikagaien bideoak: 

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina