2015(e)ko azaroaren 4(a), asteazkena

HASTERA GOAZ!

Kaixo! Hau egiten dudan lehenengo Bloga da. Izenburua esaten duen moduan, heziketa arloa ukitzen dituen parametroei buruzko informazioa eskainiko dizuet. Izan ere, Bilboko Magisterio eskola ikaslea naizenez, baliagarria izan daitekeen informazioa jakin dezaket.
Iturria: Bilboko Magisteritza
Nork esan du irakasle izatea erraza denik? Irakasle ona izatea ez da lan erraza. Irakasle bakoitzaren zeregina ez da umeei urte bakoitzean eman beharreko ikasgai- zerrenda irakastea, baizik eta umeak ulertzea, haurren sentimenduak, emozioak, pentsamenduak entzutea, haurrekin hitz egitea. Hau ere bai haien eginbeharrekoa da.

Horregatik, aipatuko dudan lehenengo informazioa Irakasle funtzio izango da. Bertan, irakaslea izateko jakin behar diren beharrezko kontzeptuak daudelako.


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina