![]() |
| Iturria: berbatik:ipuinak |
Ipuina aukeraz betetako kutxa da haurraren garapenean: ahalmen psikikoak -hala nola irudimena, fantasia, gozamena eta sentikortasuna- sendotzeko eta indartzeko bidea da. Era berean, errealitatearen eta ametsen arteko oreka lortzeko oinarria eskaintzen du, gaur eguingo munduari aurre egiteko hain garrantzitsua den oreka, hain zuzen. Hori guztia kontakizunaren bidez (irakurtzeko edo kontatzeko) eta labur (eserialdi bakarrean gozatu ahal izateko) adierazten da.
Beraz, ipuina funtsezkoa da haurtzaroko bizitzan, eta garrantzi handia du haurraren etorkizuneko garapenean. Izan ere:
-Fantasia eragin eta aberasten du eta, beraz, esperientziaren mundua zabaltzen du.
-Haurraren pertsonalitatea modu integralean heltzeko prozesua bultzatzen du.
- Haurra eta errealitatea kontaktuan jartzen ditu.
- Kode moral bat irakasten dio: ongiaren eta gaizkiaren kontzeptua.Horrez gainera, errespetua, zintzotasuna, eskuzabaltasuna... bertuteak erakusten dizkio.
- Helduaren eta haurraren arteko elkarrizketak eta elkartze afektiboak bultzatzen ditu.
- Antsietatea eta agresibitatea gorputzetik botatzen, beldurrak eta tentsioak ezabatzen, ... laguntzen dio haurrari.
- Teknika terapeutiko gisa erabil daiteke
Ipuinen garrantzia hobeto barneratzeko, hemen uzten dizuet ipuinei buruzko lan bat, informazio gehiago aipatzen duena modu argi batean.
Ipuinen garrantzia hobeto barneratzeko, hemen uzten dizuet ipuinei buruzko lan bat, informazio gehiago aipatzen duena modu argi batean.

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina