2015(e)ko azaroaren 11(a), asteazkena

METODOLOGIAK HAUR HEZKUNTZAN

Irakasle on bat izateko, ezinbestekoa da haurrak motimatzen jakitea. Hau da, klasean umeen arreta ez bada lortzen, zailtasun handiak agertuko dira landu nahi diren proiektuak, lanak burutzeko. Horregatik, metodología ezberdinak erabiltzen jakin behar da, egoera dezberdinetara egokitzen gai izateko.

Hona hemen, kontuan eduki dezakezuen bi adibide.
Txokoak: Txokoak haurren garapena eta autonomia maila handitzeko erabilgarriak dira. Txokoak hainbat eratakoak izan daitezke, bakoitzak bere berezitasunak izanez. Gainera, klasean landu nahi den arabera txokoen gai nagusia aldatu daiteke, esaterako: jolas sinbolikoen txokoa, argien txokoa, eraikuntza txokoa, ipuin txokoa, natur txokoa, esperimentazio txokoa eta abar. Txokoetan umea libre sentituko da, eta den moduan jardungo du.
Iturria: Salburua Ikastola
Tailerrak: Tailer bakoitzak bere lekua du berariazko materialak erabiltzen dira eta teknika gidatua da. Programaziorako euskarria dira eta, haurrekin landu nahi den gauza zehazteko erabili ohi dira. Haurrak txikiak direnez beste hezitzaile baten laguntza beharko da eta aukeratutako tailerrak ez dira luzeak izan behar.

Iturria: La UPC

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina