![]() |
| Iturri: IKT proiektua, Jakintza Ikastola |
Gaur egun inork ez du zalantzetan ipintzen IKTak laguntzen digula
irakaskuntza-ikaskuntza prozesuan, hau da, lagungarriak direla irakasten
dugunean, proiektuak garatzen ditugunean, umeak elkarlanean ibiltzen
direnean, komuneko lanak ipintzerakoan, konpartitzen dugunean,
jolastean,… beraz laguntza hori kognitibo, soziala eta afektibo eran
ulertu eta aztertu behar dugu. Hau kontutan izaten badugu haur
hezkuntzako umeak tresna digitalak erabiltzen dituztenean jolastu baino
gehiago egiten ari direla esan dezakegu.
Badakigu haiek bakarrik ez direla gai izango informazioa bilatzeko edo
ordenagailuaren maneiua menderatzeko baina gure eskuetan geratuko da
etorkizunerako IKTekin aritzeko beharko dituzten oinarriak finkatzea.
Gure helburu nagusiena izango da IKTak eguneroko lanean integratzea
naturaltasunez , inposatu edo behartu barik edota erabiltzen
erabiltzeagatik, beraz integrazio hau koherente, eraginkorra eta
kalitatezkoa izan behar da etekin onak atera nahi badizkiogu.
Teknologia berriak ikasgela barruan sartzeak lan aldaketa dakar, baina astiro eta lasaitasunez joan behar dugu, ezin ditugu aldaketa handiak egin egun batetik bestera; ondo planifikatu behar ditugu gure estrategiak, hasi aurretik helburuak jarri eta zehaztu behar ditugu eta behar denean aldatu, ekintzak ondo antolatu eta prozesuan sortzen direnak ondo txertatu, umeen interesak, baliabideak eta laguntzak ere beti izango ditugu kontutan.
Orduan, nola hasiko ginateke? Hasieran errazena izango litzateke merkatuan eta interneten dauden baliabideak erabiltzea eta beste irakasleek egindako lanak ezagutzea, baina behin hasierako beldurra kenduta eta sentitzean konfiantza dugula gure buruengan, hasi beharko genuke IKTek eskaintzen dituzten aukera guztiak aurrera eramaten ( internet erabili, ordenagailuan idatzi, e-maila bidali, podcast grabatu,google maps erabili, aurkezpenak egin,….).
Beraz,IKT geletan sustatzeko hemen uzten dizkizuet eskura link ezberdinak, baliogarriak izango direnak.

| Iturri: Scoop.it |

iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina