2015(e)ko azaroaren 15(a), igandea

IRAKASLE MOTAK

Iturria: Experiencias de un profesor
Gela baten garapena, funtzionamendua, harremana, komunikazioa irakasleak duen jarreraren arabera izango da. Hau da, gure izaera baldintzatuko du ikasgelaren antolamendua. Hori dela eta, irakasle eredua izan behar gara. 
Hiru irakasle mota aurkitu ditzakegu. Irakasleak daukan jarreraren arabera bata ala bestea izango da, zeinek ikaslean eragina izango du:

Iturria: Power point comportamiento agresivo
1.Lehenengoa, agresiboa. Gatazkak eraso pertsonalak izango baliran hartzen ditu eta jarrera honen ondorioz gatazka gero eta okerragoa izan daiteke. Mota honetako irakasleek esaten dute beraiek agintzen edo adierazten dena derrigorrez bete behar dela, haiek irakasleak direlako. Hau da, klasearen ordena eta kontrola bere menpe egotea.
 Egoera honi aurre egiteko, beharrezkoa da ikasleekiko errespetua eta konfiantza egotea.

Iturria: http://lecl2802unadm.blogspot.com.es
2.Bigarrena, pasiboa. Irakasleak ez dio gatazkari aurre egiten. Jarrera honen ondorioz gatazkak areagotu daitezke. Kasu honetan irakasleak esfortzu gutxiagoa egiteagatik edo ezintasunagatik arreta ez edukitzea edo jokaera disruptiboa gertatzen denean distantzia hartzea erabakitzen dute. Horrez gain, kasu batzuetan rolen nahasketa gertatzen da eta irakaslearen muga ikaslearen adiskidetasuna lortzea da.
 Egoera hau gainditzeko, baliagarria izango litzake mugak zehaztea eta tinkotasunean eta ordenan irabaztea.

Iturria: Estrategias de comunicacion
3.Hirugarrena, asertibo/demokratikoa. Ikasleen premiei adi egoten da, gatazkak sortzen badira konfiantza osoz hartzen du adostutako arauetan oinarrituz eta ikasleek beraiek gatazkaren konponbidean parte hartze uzten du. Hau da, klasean sortzen diren arazoei aurre egiteko teneroa eta erabakitasuna erabiltzen du.



Gai honi buruz informazio gehiago nahi baduzue, power point bat uzten dizuet eskura. 


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina